XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta nik gartzelara eramango zaituztet, erantzuten die Inspektoreak.

Dunixi, kotxe hau ez da zurea, eta gizon hauek ez dizute erosi nahi.

Kotxe hau Xabier Errekondo jaunarena da.

Zuok biok lapurrak zarete, eta zuk, Dunixi, hoiei erosi nahi diezu kotxea.

Dunixik Inspektorearen hitzak entzuten ditu, eta barre egiten du.

Zuk ezin gaituzu arrestatu, esaten dio harek Inspektoreari.

Kotxe hau nirea da.

Inspektoreak: Kotxe hau ez da zurea.

Kotxe hau Errekondo jaunarena da.

Dunixik: Zuk hori diozu, baina ezin duzu frogatu.

Inspektoreak: Oraintxe frogatuko dizut.

Ikusten duzu kamera hau? Kamera hau Errekondo jaunarena da.

Begira kolorezko argazki hauk.

Argazki hauetan dena agertzen da: zu, zure lagunak eta kotxearen lehengo kolorea.

Etor hirurok gurekin polizitegira.

Inspektoreak: Argazki hauetan dena agertzen da.